Eskeintzen dizuegun ikuskizuna ikuslego guztiei zuzendutako Ekaitza lanaren egokitzapen bat da, William Shakespeare-ren antzezlan handietako bat.
Prosperoren istorioa kontatzen du, Milango lehengo dukea. Honek magiaren erabileraren ezagutzaz itsasontzi bat hondorarazten du, bertan aspaldian Miranda alabarekin bizi deneko uhartera bidali zutenak doazelarik. Une horretatik aurrera, Prosperok hautatu egin behar du etsaiak zigortu ala eskua luzatu eta barkatu.
Planteamendu hau abiapuntutzat hartuta, Ekaitza-k, antzerkigile ingelesak idatziriko azken lana, jakinduriaz, magiaz, abenturaz, umoreaz eta xamurtasunez beteriko aktore eta txotxongilo ikuskizuna eskeintzeko parada ematen digu.
|